Berriak Dendariei zuzenduriko Facebook-eko ikastarorako izen emate epea zabalik

Dendariei zuzenduriko Facebook-eko ikastarorako izen emate epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

facebook eskuorria 1 Udaleko Euskara zerbitzuak merkatariekin egindako parte hartze prozesuan egindako eskaerari erantzuten dio urriaren 20tik azaroaren 3ra eskainiko den ikastaroak. Merkataritzan Facebook-a nola erabili irakatsiko da establezimendua bultzatu eta salmentak areagotzeko. Izen emate epea urriaren 17ra arte luzatuko da eta interesa dutenek udaleko euskara zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan 943 85 71 75 telefonora deituz edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatziz.

Hiru saiok osatuko dute ikastaroa eta urriaren 20an, 27an eta azaroaren 3an izango dira Elkarguneko KZgunean 14:15etik 15:45era. 

Lehenengo saioan publizitatearen inguruko sarrera egingo da. Internetak publizitatearentzat dituen aukerak, sare sozial bakoitzaren publiko mota edota arrakasta kasuak ikusiko dira.

Bigarren saioan helburuen definizioa, sare sozialen aukeraketa, komunikatzeko modua edota programatzeko erremintak ikusiko dira, besteak beste.

Azken saioan dendariek iragarkia sortuko dute Facebooken horrek eskatzen dituen pauso guztiekin: helburua finkatu, publikoa segmentatu, aurrekontua ezarri, iragarkia prestatu eta emaitzak neurtu.

Partaideek interesa erakutsiko balute laugarren saio bat eskainiko da zalantzak argitzeko edota ukitu gabeko beste alderdiren bat jorratzeko.

Dendariei gaur bertan banatuko zaie eskuorria informazio guztiarekin. Izena udaleko euskara zerbitzuan eman behar da.

Ikusi eskuorria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut