Berriak Eusko Jaurlaritzak Floreagan 30 BOE eraikitzeko lanak abiatu ditu

Eusko Jaurlaritzak Floreagan 30 BOE eraikitzeko lanak abiatu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kokapenaEusko Jaurlaritzak, VISESA sozietate publikoaren bitartez, Floreagan babes ofizialeko 30 etxebizitza eraikitzeko tramiteak hasi ditu. Lehenengo urratsa izan da lizitaziora ateratzea exekuzio proiektuaren erredakzioa, obren zuzendaritza eta sailaren urbanizazioa.

Proiektuan bi etxebizitza-bloke eraikitzea aurreikusten da, justu 2010ean Elkargunera tokialdatu arte Helduen Eskola Publikoa egon zen tokian. Eraikin berrietako batean 16 BOE altxatuko dira eta bestean, beste 14. Azken hauek ere babestutakoak izango dira eta alokairura bideratuko dira Alokabideren eskutik.

Momentu honetan VISESAk esku artean duen kronogramaren arabera, 2017ko uztailean eraikuntza eta urbanizazio lanak esleitzeko moduan egongo litzateke. Hori horrela izanda, 20117a amaitu aurretik sinatuko lirateke kontratuak enpresa esleipendunekin. Aurreikusitako epeak zuhurtziaz ikusi behar dira, baina horiexek dira VISESAk ezarri dituenak eta Udalari jakinarazi dizkionak.

Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak 2007an sinatu zuten Floreagan babestutako etxeak egiteko hitzarmana baina geroztik ez da urrats esanguratsurik eman orain arte.

Tramiteak aurrera doazen heinean joango da Udala herritarrei informazioa helarazten.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut