Berriak Udaletxeko Arreta Bulegoa larunbatetan itxita egongo da hemendik aurrera

Udaletxeko Arreta Bulegoa larunbatetan itxita egongo da hemendik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaletxeko Arreta Bulegoa itxita egongo da larunbatetan hemendik aurrera 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa indarrean sartzeak ekarri du itxiera. Izan ere, lege berriak larunbatak egun baliogabeak bezala hartzen ditu, eta beraz, udaletxea ez da zabalik egongo. 

Urriaren 2tik, larunbatak, igandeak eta jaiegunak bezala, baliogabeak dira administrazioan epe ofizialen kontaketari dagokionez.

Larunbatetan Herritarren Arreta Bulegoak bere ohiko jarduera bete ezin duenez, Udalak itxita mantentzea erabaki du.  

Arreta bulegoa astelehenetik ostegunera goizeko 8:00etatik 18:00etara egoten da zabalik. Ostiraletan, berriz, 8:00etatik 15:00etara.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut