Berriak Hazik eta Udalak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa antolatu dute

Hazik eta Udalak Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela ateratzeko ikastaroa antolatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hazi Fundazioak eta Azkoitiko Udalak ikastaro bat finantzatuko dute nekazaritza sektoreko profesionalek Produktu Fitosanitarioen Aplikatzaile txartela eskuratzeko aukera izan dezaten, beste herri batera joan beharrik eta kostu ekonomikorik gabe. Interesa duten pertsonek Udaletxeko Arreta Bulegoan eman beharko dute izena urriaren 30a baino lehen.

Ikastaroan izena emateko ezinbestekoa da nekazaritza ustiategi txartela izatea, txartel berdea deritzona, edota lanean produktu fitosanitarioak erabili beharra izatea. Gutxienez 20 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa aurrera ateratzeko.

Izena emateko unean, txartel berdea aurkezteaz gain, bi argazki eta NAN-aren kopia entregatu beharko dira.

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta Elkargunean emango da azaroaren 15etik 23ra bitartean.

Udalak ikastaroaren %60 finantzatuko du, alegia, 1.685 euro bideratuko ditu ikastarora. Gainerako %40a, 1.123 euro, Hazi Fundazioak jarriko du.

Legeak produktu fitosanitarioen erabiltzaile eta saltzaileak euren ezagutzak akreditatzera behartzen ditu txartel bat eskuratuz. Ikastaroa egiten duten ikasleek txartel hori lortzeko aukera dute. Horretarako gutxienez saioen %90era joan beharko dute eta amaierako azterketa gainditu. Eskaria ikusita, Udalak ikastaroa antolatuz akreditazioa lortzearen beharra dutenei lagundu nahi izan die. 

Egitaraua (Ikastaroa gazteleraz izango da)

 

Eguna Ordutegia Edukia
2016/11/15

15:00-17:00

17:00-20:00

Productos fitosanitarios

Peligrosidad de los productos

Normativa

Transporte y almacenamiento

2016/11/16

15:00-17:00

17:00-18:00

Plagas de los cultivos

Primeros auxilios

2016/11/17 15:00-19:00 Prevención de riesgos
2016/11/21 15:00-19:00

Riesgos derivados de la utilización de los productos

Fitosanitarios para el medio

Métodos de control

2016/11/22

15:00-17:00

17:00-20:00

Equipos de aplicación

Equipos de aplicación 2

2016/11/23

15:00-18:00

18:00-19:00

Métodos de aplicación de productos fitosanitarios

Tratamientos fitosanitarios

Prueba de evaluación

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut