Berriak Gerardo Rifónek inauguratuko du larunbatean Organo Erromantikoaren XVII. Zikloa

Gerardo Rifónek inauguratuko du larunbatean Organo Erromantikoaren XVII. Zikloa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

P1120311

Beste behin Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloak musika maitaleak erakarriko ditu antolatu ohi den hiru herrietara, Bergara, Azpeitia eta Azkoitia, hain zuzen. Gaur goizean aurkeztu dute XVII. edizioa Esteban Elizondo eta Jose Luis Frantzesena organistek, Bergarako eta Azkoitiko Kultura zinegotziekin batera, Maite Agirre eta Sonia Vázquez, hurrenez hurren.

“Musika zaleak herrira erakartzea gutxi balitz, dugun órgano ondarea ezagutzera emateko eta balioan jartzeko aukera aparta eskaintzen digu zikloak, zeren oraindik merezi duen adina ez da ezagutzen gure ondare organistikoa, gure herrietako Cavaillé Collak”, esan du Sonia Vázquez zinegotziak.

Azkoitiko Parrokian hiru kontzertu eskainiko dira, hirurak larunbatetan. Hilaren 8an, 15ean eta 22an izango dira emanaldiak, iluntzeko 20:00etan.

Donostiako San Ignacio elizako organojole Gerardo Rifónek inauguratuko du zikloa, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoarekin eta Francisco Herrero biolinistarekin batera.

Bigarren kontzertua Roberto Bonettoren eskutik eskainiko da. 2007an, Jean Guillou eta beste zazpi organistarekin batera, “La Révolte del Orgues” lanaren estreinaldi mundiala interpretatu zuen.

Óscar Candendo organistak eta Easo Abesbatzak, Xalba Ralloren zuzendaritzapean, emango diote zikloari itxiera Azkoitian urriaren 22an.

HIru herrietako Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolaturiko ziklo honen bultzatzaileek herritarrak musikaz gozatzera animatzen dituzte. 

Ikusi egitaraua

2016 kartela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut