Berriak Antzerkiarekin hitzordua: "Magia lapurra" ikuskizuna haur eta gurasoentzat

Antzerkiarekin hitzordua: "Magia lapurra" ikuskizuna haur eta gurasoentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

image002 Txalo Produkzioak-ek ekoizturiko "Magia lapurra" antzezlana izango da ikusgai larunbat honetan, urriaren 8an. 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Sarrera lau euro kostako da. 

Dorleta, neska gazteak, magiarako zaletasun handia du eta, bere ilusioa bete asmoz, kasting proba batera aurkeztuko da, mago laguntzaile izateko probara, alegia. Dorleta kasting batera dator antzokira. Mago laguntzailea izateko kasting-a da. Antzoki baten jarri diote probarako hitzordua, mago batekin, baina magoa izan partez lapur bat izango da proba egingo diona. Lapurrak amarrua egin nahi dio, mago plantak egiten dizkio, baina trukoak ez dira neskaren oso gustokoak;

traketsa baita ustezko mago/lapurra. Nola nahi ere, Dorleta eta lapurra elkarlanean jarriko dira kastinga egin behar duen benetako magoari ziria sartzeko.Proban ari direla, magoa agertuko da eta hortik aurrera, sekulako zalaparta, eta baita egoera magikoak ere, sortuko dira antzezlanean.

Magia eta sorpresaz betetako antzelana.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut