Berriak Ama Josefa, Rikardo Otaño eta Jose Egino kaleetako bizilagunekin bilera egingo du Udalak asteazkenean

Ama Josefa, Rikardo Otaño eta Jose Egino kaleetako bizilagunekin bilera egingo du Udalak asteazkenean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ama Josefa, Rikardo Otaño eta Jose Egino kaleetako bizilagunekin bilera egingo du Udalak aste honetan obren egungo egoera azaltzeko eta bizilagunek egindako proposamenen aurrean Udalaren erantzuna jakinarazteko. Bilera asteazken honetan, urriaren 5ean, izango da Elkargunean, arratsaldeko 18:00etan.

Ez da hau bizilagunekin egiten den lehenengo bilera. Udal arduradunak uztailean bildu ziren lanen inguruko xehetasunak azaltzeko eta behin bizilagunek bilera hartan mahaigaineratutako proposamenak aztertuta, Udalak hartutako erabakien berri emateko jarri du bigarren bilera hau, bide batez, obren nondik-norakoak azalduz.

Aipatu kaleetako obrak irailaren 5ean hasi ziren eta azaroaren erdi aldera bukatzea aurreikusten da.

Udala Gipuzkoako Urak-ekin elkarlanean ari da obrak gauzatzen. Helburu nagusia da hondakin-uren eta euri-uren sareak banatzea. Lanei esker ur ihesak saihestuko dira, ur emaria eta presioa hobetu eta usain txarrak desagerrarazi.

Lanen aurrekontua 145.943 eurokoa da (BEZa kanpo).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut