Berriak Astelehenean hasiko dira obrak Aingeru kaleko norabidea aldatu ahal izateko

Astelehenean hasiko dira obrak Aingeru kaleko norabidea aldatu ahal izateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aingeru Datorren astelehenean, urriaren 3an, hasiko dira obrak Aingeru kalean ibilgailuen trafiko norabidea aldatu ahal izateko. Ibilgailuen bisibilitatea eta segurtasuna hobetzeagatik egingo da aldaketa.

Obrek hilabete iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Lanek irauten duten bitartean Aingeru kaleko bideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Ezingo da Mekoletako biribilgunera heldu, ezta Elgobarko GI-2634 errepidera edota Aizkibel kalera ere.

Sartu ahalko diren bakarrak garajeak dituzten bizilagunak izango dira. 3, 12, 13, 18, 20, 22 eta 24 bebarruetakoak Aingeru kaletik sartuko dira (Duke erretenaren bide zaharretik) Baztartxo Antzokiaren atari-aurrera arte. 30, 34, 36 eta 38 bebarruetakoak berriz Aizkibel kaletik sartuko dira, orain arte bezala.

Bestetik, obretan dauden bitartean Urbanue garraio publikoaren geralekua Aingeru kalearen eta Aizkibel kalearen arteko bidegurutzera lekualdatuko da. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut