Berriak Calibro 35 eta Albert Cavalier-ekin hitzordua bihar Elkargunean!

Calibro 35 eta Albert Cavalier-ekin hitzordua bihar Elkargunean!

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztemaniak cartel def

Gaztemaniak kontzertuen baitan, bihar urriak 1, Elkargunean 22:00etan hitzordu bikoitza izango dugu ondorengo taldeekin:

CALIBRO 35

Italia aldetik, funk zinematiko eta instrumentala, groove doinuen maisu batzuen kontura. Entzun bezalaxe! Eta funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere bai. Tommaso Colliva (ekoizpena eta soinu-bilaketa) buru dutela, 2007an sortu zen taldea, nazioarteko izenekin jotzen eta kolaboratzen duten musikari sorta batekin; haien curriculumetan izen sonatuak ageri dira, hala nola PJ Harvey, Mike Patton eta Daniel Johnston. Hain justu, honako hauexek osatzen dute taldea: Enrico Gabrielli, teklatuak, flauta saxofoia eta xilofonoa; Luca Cavina, baxua; Massimo Martelotta, gitarra eta teklatuak; Fabio Rondanini, bateria. Emaitza, batez ere zuzenekoan, azidoa da, kosmikoa, goratzea eragiten duten sintetizadoreekin eta perkusio bereziekin. Berebiziko zurrunbiloa. Euren inspirazio-iturri nagusia, 1970eko hamarkadako zinemaren soinu-bandak.

Hainbat jarraitzaile sutsu dituzte AEBetako hip hopean, eta hainbat musikarik hartu dituzte taldearen doinuak: Jay Z («Il Consigliori» abestiaren eraginak daude «Picasso Baby» abestian), Doctor Dre («Ogni riferimento a fatti realmente accaduti» doinuak entzun ditzakegu «One Shot, One Kill» abestian) eta Demigodz («Eurocrime» abestia ageri da «Summer Of Sam» kantuan). The Child Of Love belgikarrak ere egin du halakorik, hain justu bere «One Day» abestian (Damon Albarn-ek esku hartzen duen horretan), italiarren «Una stanza vuota» kantua entzuten baita. Bere azken diskoa, zortzi pistako batean grabatua eta S.P.A.C.E izena duena, Ruta 66 agerkariaren arabera, «Sergio Leonek zuzendutako zientzia-fikziozko film baten soinu-banda perfektua» da. Haren aurretik, hainbat soinu-bandaz gain, beste lau LP gehiago ere argitaratu dituzte: euren izen bereko debuta, 2008koa; Ritornano quelli di... (2010), Ogni riferimento a persone esistenti o a fatti realmente accaduti è puramente casuale (2012) eta Traditori di tutti (2013). Euren curriculumean hainbat sari dituzte: Best Italian Tour, PIMI/MEIn 2009an jasoa; Best Band 2010, Keep On Music Awards sarietan jasoa; Best Future Movie saria, 2014an eskuratua Houston Film Fest jaialdian; eta Rome Independent Film Fest jaialdian eman zieten saria, Sogni di gloria filmaren soinu-bandagatik.

www.facebook.com/calibro35/

Albert Cavalier

Albert Cavalierreko donostiarrak indartsu datoz Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera. Laukote gazteak bere burua nekaezin frogatzen du “garage” estiloko temak sortzerako garaian, zeintzuetan melodiak beti indartsu eta lotsagabe suertatzen diren. Black Lips, Ty Segall edo Together Pangea bezalako taldeen jarraitzaile, laukotea arrakastatsu da honelako erreferentziak eure musikan adierazterako orduan, ‘I Don'tFuckin' Surf’ edo ‘La Casita’ bezalako izaera propioko kantuetan. Inolako dudarik gabe, Albert Cavalierren etorkizuneko mugimenduek gozagarri suertatuko zaizkigunaren itxura dute.

Rock-eko abestirik klasikoenak bertsionatzen zituen lagun-talde moduan hasitakoa, gaur KutxaKultur bezalako festibaletara iritsi den proiektua bilakatu da taldea, baita
DeadGhost, Hinds edo Ezra Furman bezalako taldeentzat gonbidatu.

www.facebook.com/AlbertCavalierOfficial/

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut