Berriak Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 3tik 10era zabalduko du matrikula epea

Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 3tik 10era zabalduko du matrikula epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

haurrak Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 3tik 10era, biak barne, zabalduko du matrikula epea azarotik urtarrilera bitartean hasi nahi duten haurrentzat. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta ikasturtea hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. Halaber, urriaren 5ean Ate Irekiak egingo dira, arratsaldeko 18:00etan.

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota informazio osagarria jasotzeko, Auzmendi bidean daude edota 943 08 07 37 telefonoan.

ATE IREKIAK 2017 URRIA 1

GURE HEZKUNTZA ESKAINTZA:

Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Bakoitzak  2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte zabalik egoten da eta bertan bazkaltzeko bi aukera daude: etxetik termo bidez janaria eramatea edota katering zerbitzua erabiltzea.

"Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomía, oreka emozionala, komunikazioa eta abar. Materiale aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da", diote arduradunek.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut