Berriak Udalak eta Idiakez Etxearen jabeek eraikina Udalaren esku uztea hitzartu dute

Udalak eta Idiakez Etxearen jabeek eraikina Udalaren esku uztea hitzartu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5173

Idiakez Etxearen jabeek eraikinaren jabetza Udalaren eskuetara pasatzeko konpromisoa berresten duen lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur udaletxean. Agenda kontuengatik data ezberdinak ezarri dira etxejabeek dokumentua sinatzeko. Lehenengoak Lizarralde familia eta Santa Klara komentuko mojak izan dira, titulartasunaren %40aren ordezkaritza dutelarik bien artean. Gainontzekoek, geratzen diren hiru familien ordezkariek, datorren astean sinatuko dute hitzarmena.

Negoziazioak bi norabidetan doaz aurrera. Batetik, hitzarmenarekin etxejabeek eraikina Udalari emateko adostasuna adierazi dute, Udalak azken urteetan jasandako mantenimendu gastuen truke. Bestetik, espero da VISESAren administrazio kontseiluak hilabete honen amaieran izenpetuko duela Azkoitiko Udalarekin hitzez duen kolaborazio akordioa. Hitzarmen horren arabera, VISESAk Babes Ofizialeko etxebizitzak eraikiko ditu Idiakez Etxean. Horrela, konponezina zirudienari soluziobidea ematen ari zaio Udala, aurretik alde guztiak etsita zeudenean.

Gestio ahalmena

Etxejabeek, propietatea eskualdatzeaz gain, Udala edozein erakunderen aurrean beharrezkoak diren gestio lanak egiteko baimentzen dute, bereziki, VISESA Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoarekin, Udalak eraikinerako aurreikusita duen planteamendua gauzatu ahal izateko.  Hau da, Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikuntza VISESAren aldetik eta Plaza Ondo Jubilatuen Etxearen tokialdaketa beheko lokaletara.

Horretarako  Udalak orubea Visesari utziko dio. VISESAren Administrazio Kontseiluak hilabete honen bukaeran onartuko du Idiakez Etxean Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko Udalarekin duen lankidetza hitzarmena. 

IMG 5195

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut