Berriak Hizkuntza Eskolaren gela desplazatuetan 84 lagunek ekingo diote ikasturteari datorren astean

Hizkuntza Eskolaren gela desplazatuetan 84 lagunek ekingo diote ikasturteari datorren astean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5141

Instalazioetara bisita egin dute udal ordezkariek bertan egindako lanak gainbegiratu eta dena prest dagoen ikusteko

Datorren astean emango diote hasiera ikasturteari Hizkuntza Eskola Ofizialaren Azkoitiko gela desplazatuetan onartuak izan diren 84 ikasleek eta gaur udal arduradunek bisita egin dute instalazioetara dena prest dagoen gainbegiratzeko, gunea egokitzeko obrak egin baitira bertan, 110.000 euroko aurrekontuarekin.  Harreran egongo den pertsona bat ere kontratatu du Udalak.

Aurreikusitako moduan, hiru talde osatu dira eta bakoitzean 28 ikasle arituko dira. B1.1, B1.2 (PET) eta B2 (FIRST) mailetako ikasketak egingo dituzte. Oraingoz, eskaintza ingelesera mugatu da baina aurrera begira litekeena da hizkuntza eskaintza gehitzea edota ordutegiak zabaltzea. “Udalaren lehentasuna zen Hizkuntza Eskolaren gela desplazatuak Azkoitian martxan jartzea eta akordio horretara heldu ginen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin. Azkoitia da gela desplazatuak zabaldu diren herri bakarra eta Hezkuntza sailak esan du ez duela aurreikusten  beste inon eskola berririk zabaltzea. Beraz, lortutakoa ez da gutxi. Behin gelak martxan jarrita, irekita dugu eskaintza zabaltzen joateko aukera eta guk horretan lanean jarraituko dugu”, esan du Nekane Larrañaga Hezkuntza zinegotziak.

Ikasle ofizialak ez direnek ere, alegia, Eskola Hizkuntza Ofizialean ez dabiltzanek eta beste eskolaren batean edo euren kabuz ikasten ari direnek, aukera dute Azkoitian bertan ingeleseko azterketak egiteko beste inora joan beharrik gabe.

Mintza praktikak

Klaseez gain, hamabostean behin irakasle natibo batekin mintza praktikak egiteko aukera ere izango dute ikasleek.

Autoikaskuntza gela

Datorren astean, hilaren 26an eta 27an, hasiko dira taldeak klaseetan. Alabaina, Udalaren asmoa faseka egitasmoa zabaltzen joatea da. Besteak beste, autoikaskuntzarako gela bat jarri da. Bertan sei ordenagailu ipini dituzte eta herritarrek aurki erabili ahalko dute. Bestetik, ingelesezko materialarekin liburutegi txiki bat ere jarri nahi da erabiltzaileentzat.  

Kaiet Azkue gogoan

Javier Zubizarreta alkateak jada gure artean ez dagoen Kaiet Azkue ekarri du gogora eskolara egindako bisitan. Izan ere, bera izan zen Azkoitian Hizkuntza Eskola jartzearen proposamena mahaigaineratu zuena Javier Zubizarreta eta bere taldea legealdiko programa lantzen ari zirenean. Errealitate bihurtu den Kaiet Azkueren ekarpena aitortu nahi izan du alkateak.

IMG 5115

IMG 5119

IMG 5129

IMG 5121

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut