Berriak Gaztemaniak-en kontzertua Elkargunean: CALIBRO 35 eta Albert Cavalier

Gaztemaniak-en kontzertua Elkargunean: CALIBRO 35 eta Albert Cavalier

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

CALIBRO Gaztemaniak-ek gonbidatuta, urriak 1ean, Elkargunean kontzertu bikoitza emango dute Calibro 35 eta Albert Cavalier taldeek. Funk groove talde italiarrak eta donostiarrek partekatuko dute gaua Azkoitian. HItzordua 22:00etan izango da eta 7 euro kostako da sarrera.

Gaztemaniak-etik diotenez, Calibro 35 “funk zinematiko eta instrumentalaren, groove doinuen maisu dira. Entzun bezalaxe! Eta funka ez ezik, rocka, jazza eta inprobisazioa ere bai. Tommaso Colliva buru dutela, 2007an sortu zen taldea, nazioarteko izenekin jotzen eta kolaboratzen duten musikari sorta batekin; haien curriculumetan izen sonatuak ageri dira, hala nola PJ Harvey, Mike Patton eta Daniel Johnston”.

Albert Cavalier talde donostiarra ere “indartsu dator Mendebaldeko Kostan eratutako soinuek gurean ere eragin dezaketela erakustera”. Laukotearen erreferentziak dira Black Lips, Ty Segall edota Together Pangea.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut