Berriak Azkoitiak lanean jarraitzen du herrira proiektu enpresarialak erakartzeko, Lagun Machine Tools-ek egin duen moduan

Azkoitiak lanean jarraitzen du herrira proiektu enpresarialak erakartzeko, Lagun Machine Tools-ek egin duen moduan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

14 09 16 4147

Elgoibarko Goratu enpresak Basterretxe industrialdera ekarri du fresatzeko makinen fabrikazioa.

Azkoitiko Udala, Javier Zubizarreta alkatea buru dela, etengabe lanean ari da herrira proiektu enpresarial berriak ekartzeko eta herrian bertan inbertitu nahi duten enpresei laguntzeko. Horren erakusgarri da Lagun Machine Tools enpresa Basterretxe industrialdean kokatzea.

Modu honetara, Lagun Machine Tools Azkoitiaren aldeko apustua egin duten beste zenbait enpresen zerrenda luzatzera dator Sistemas Esselle edota Intza Group-ekin batera, Azkoitiko dinamizazio ekonomikoa sustatzen lagunduz alegia.

Azkoitian kokatu den Lagun Machine Tools berriki sortutako enpresa da. Elgoibarko Goratu Máquinas Herramienta enpresan emandako bereizketaren ondorioz, fresatzeko makinen muntaiaren dibisioa sozietate berrira pasa da, produkzio linea bakoitzak egitura propioa izan dezan. Enpresa biek Maherholding taldearen barruan jarraituko dute.

Lagun Machine Tools, beraz, 60 urtetik gorako historia duen Lagun fresatzaileen oinordekoa da. Enpresak aurreikusten du Azkoitian urtean zenbakizko kontrola duten 40 bat fresatzeko makina fabrikatuko dituztela eta bat edo bi makina-prototipo. Basterretxe industrialdeko instalazioetan 40 bat lagunek egingo dute lan.

Udala kudeaketa lanak azkartzeaz eta errazteaz arduratu da, Lagun Machine Tools enpresak bere etapa berriari hasiera Azkoitian eman ziezaion.

Besteak beste, Udalak ekin dio Arau Subsidiarioen Aldaketaren Txostena erredaktatzeari, etorkizunean Lagun Machine Tools eta Talleres Berriak enpresek partzela partekatu ahal izateko. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut