Berriak "Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi" hitzaldia hilaren 26an, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

"Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi" hitzaldia hilaren 26an, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Kartela Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2016/17 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du “Lau hanketan eta oinez ibiltzen, erakutsi edo ikasi?” lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua dagoen Nerea Mendizabal  izango da. Haur bakoitzaren psikomotrizitate madurazio erritmoa errespetatzearen garrantziaz ohartuz, nola lagundu dezakegu haur batek lau hanketan egin dezan? Eta bere momentua iristen denean,  oinez nola ikasten du ( erakutsi gabe )?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta,hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

Azkoitiko haurreskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskeintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi interesgarri antolatzen ditu. Hitzaldi hauek gurasoen kezkak argitzeko balio dute eta bide batez, beraiek dakiten horren osagarri dira. Hitzaldia,gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago. Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

Hitzordua Elkarguneko Zeharkako aretoan, irailak 26, astelehena, arratsaldeko 18:00etan izango da.

      

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut