Berriak Iraurgi Berritzenek LANZITUZ proiektua abiarazi du Lan Sozietateak eredu harturik ekintzailetasuna sustatzeko

Iraurgi Berritzenek LANZITUZ proiektua abiarazi du Lan Sozietateak eredu harturik ekintzailetasuna sustatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi berritzen Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak, Iraurgi Berritzenek LANZITUZ proiektua abiarazi du Lan Sozietateak eredu harturik ekintzailetasuna sustatzeko. LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ programak langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.

LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da. Egitasmoan ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Programari esker, Urola Erdiko langabetuek beraien lanbide propioa sortzerako orduan Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu honekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da. Enpresa eredu honen inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu martxan eskualdean, horien artean: auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta empresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa honen baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan zehar jarraipen eta zuzendaritza.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut