Berriak DSS2016: Mitra Farahaniren obra ikusgai Parrokian, larunbat honetatik aurrera

DSS2016: Mitra Farahaniren obra ikusgai Parrokian, larunbat honetatik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mitra1 Larunbat honetan, goizeko 11:30ean, “Le recyclage moderne des enfants sacrés” obraren erakusketa inauguratuko da Parrokian. Mitra Farahani iraniar margolari eta zinegileak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren Bake Ituna proiektuaren Aldiriak atalerako egindako obra da. Artistak haur soldaduen sakrifizioaren ikonografian oinarritutako muralak egin ditu eta Azkoitiko Parrokian ikusgai egongo dira urriaren 16ra bitartean.

IMG 5006 1Marion Cruza proiektuaren koordinatzailea eta Mitra Farahani kazetariekin bildu dira gaur arratsaldean obra aurkezteko, Parrokiako muntaia gainbegiratzen zuten bitartean. Farahanik azaldu duenez, “haur sakrifikatuen –haur sakratuen– inguruan dauden mito erlijioso edo paganoak hor badaude ere, gerra modernoen testuinguruan, Erdialdeko Ekialdean batez ere, oharkabean berpizten ari da figura "sakratu" hori, bertsio mitologiko edo antzinakoetan bezainbesteko distira duten indarkeriazko ekintzen erdian. Haur soldaduaren, haur suizidaren edo haur esklaboaren ezaugarrien atzean –haur esklaboak gaur egungo santu eta martirien irudikapen gorena izango lirateke–, kausarik eta aberririk gabeko belaunaldi bat dago, egiazko «gurasorik» izan ez duena, Estatuaren eta horren boterearen indarkeriari aurre egiten diona, botere dibino zein profanoari, profanatzaile ere badena, nazioarteko terrorismoaren kasuan”.

Inaugurazioa

2016 / 9 / 10 – 11:30

Bisita gidatuak euskaraz eta gazteleraz

Larunbata11:00-12:30 / 16:30-18:00*

Igandea  11:30-13:00 / 16:30-18:00*

Kontaktua: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (Erref. Mitra Farahani)

*Bisita gidatuak adierazitako ordutegiaren barruan eskainiko dira

Mitra Farahani

Teheranen jaio zen (Iran), eta Paris nahiz Erroma artean bizi da, eta bereziki hiri horietan egiten du lana. 2001ean zuzendu zuen bere lehen dokumentala, Juste une femme. Film hartan, Irango transexualitatearen gaia jorratu zuen. Filma Berlingo Zinema Jaialdirako hautatu zuten. Gero, Zohre et Manouchehr/Tabous pelikula zuzendu zuen eta ondoren Behdjat Sadr, Le Temps suspendu. 2009ko azaroan, Nantesko Le Lieu Unique-ren Hiru Kontinenteen Jaialdian, artelan plastikoen diziplina anitzeko erakusketa zabaldu zuen. 2012an, Fifi hurle de joie film luze dokumentala zuzendu zuen, Irango arte moderno eta garaikidean figura mitikoa den Bahman Mohassess artistari buruzkoa. Hainbat zinema-jaialditan parte hartzeko hautatu zuten filma: Berlin (2013), Telluride, New York eta Parisko Cinéma du réel. 2014an, Parisko Arte Modernoaren Museoan eta Erromako MAXXI Museoan jarri zituzten ikusgai bere David et Goliath n°45film laburra (Villa Borghesen filmatua) eta bere Prends ma tête et arrête de me prendre la tête marrazki-seriea, «Unedited History» erakusketaren barruan. 2015ean, Frantziako Akademiaren beka bat jaso zuen Erroman, Villa Medici (2014-2015), eta, horri esker, bere hurrengo filmerako gidoia idazten ari da, bai eta bukatzear daukan A Vendredi Robinson proiektua zuzentzen ere.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut