Berriak Euskaraz publizitatea egiteagatik diru-laguntzak emango dizkie Udalak merkatariei

Euskaraz publizitatea egiteagatik diru-laguntzak emango dizkie Udalak merkatariei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Establezimenduetan euskararen presentzia indartze aldera, Udalak hainbat jarduera diruz lagunduko ditu. Eskaera epea zabalik egongo da urriaren 31 bitartean.

IMG 1072 Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Udala hainbat urrats berri ari da ematen merkatariekin egindako parte-hartze prozesuan ondorioztatutakoaren haritik, betiere, haien eskaerei erantzuteko xedez.

Merkatariei eginiko galdetegian emandako erantzunak aztertu ostean, Udalak bi berrikuntza gauzatuko ditu. Batetik, publizitatea euskaraz egiteagatik diru-laguntzak emango ditu eta bestetik, sare sozialen inguruko ikastaro bat antolatuko du merkatarientzat.

Lehenengoari dagokionez, orain arte ez zegoen publizitatea euskaraz egiteagatik laguntzarik. Aurten aldatu da hori estrainekoz. Horretaz gain, establezimenduek aukera dute diru eskaera egiteko errotulua, irudi korporatiboa edo webgunea euskaratuz gero. Programa informatikoak euskaratzeagatik ere jaso daiteke diru-laguntza, besteak beste. Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 31 da.

Diru-laguntzen inguruko berri zuzena jasotzeko, Udalak uda aurretik diptikoak banatu zituen establezimendu guztietan. Banaketa bera jarraipena egiteko aprobetxatu zen, esaterako, merkatariek lehenengo hitza zein hizkuntzatan egiten duten jasotzeko informazio gisa.

Sare sozialak

Diru-laguntzez gain, merkatariek sare sozialen erabileraren inguruko ikastaroa eskatu zieten Udalari, adibidez, Facebook salmentak areagotzeko nola erabili erakutsiko zieten ikastaro bat, alegia. Oraindik xehetasunak erabat lotu gabe dauden arren, udazkenean merkatariek aukera izango dute sare sozialetan duten abilezia areagotzeko.

Merkatariei diru-laguntzak

Oinarriak 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut