Berriak Gaur hasi dira San Martinen obrak ur saneamendu hoditeria eta espaloiak berritzeko

Gaur hasi dira San Martinen obrak ur saneamendu hoditeria eta espaloiak berritzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan elkarlanean gauzatuko dituzten obrak gaur hasi dira eta aurreikuspenen arabera, azaroaren erdia baino lehen amaituta izango dira, hamar asteko iraupena izango baitute. Udal eta ur erakundearen ordezkariak uztailean bildu ziren bizilagunekin lanen inguruko plangintza aurkezteko eta haien proposamenak jasotzeko, aurretik Inazio Iriartekoekin egin bezala.

Gipuzkoako Urak-en gidaritzapean egingo diren esku-hartze nagusiak bi dira. Batetik, ur hoditeria berrituko da 467 metro linean berri jarriz hornikuntza eta saneamendu sareetan. Halaber, euri-urentzat beste 228 metro aldatuko dira.

Helburu nagusia da hondakin-uren eta euri-uren sareak banatzea. Berriztatze lanekin lortuko da ur ihesak saihestea, aberiak murriztea, ur emaria eta presioa bermatzea edota usain txarrak desagerraraztea.

Bestalde, bebarruren bateko etxejabeek eraikin barruko hoditeria berritu nahiko balute, hauxe litzateke momenturik egokiena. Guztira sei bebarru daude eta zangak irekitzen hasten direnean, bakoitzak dituen ur-harguneen egoera aztertuko da. Gipuzkoako Urak-en arduradunak etxejabeekin harremanetan jarriko dira harguneak nola dituzten azaltzeko eta hartu beharreko neurriak hartzeko aukera izan dezaten.

Halaber, obrak aprobetxatuko dira espaloiak berritzeko. Zati bat berritu zen arren, beharrezkoa da berriro ere txukuntzea egungo egoera hobetzeko.

Lanen aurrekontua 145.943 eurokoa da (BEZa kanpo).

Lanek irauten duten bitartean ezinbestekoa izango da tarteka trafiko aldaketak edo mozketak gertatzea, nahiz eta ahalik eta gutxien luzatzen saiatuko diren.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut