Berriak Nabigazio abiadura azkartu eta estaldura hobetuko duen 4G zerbitzua jartzen ari dira Azkoitian

Nabigazio abiadura azkartu eta estaldura hobetuko duen 4G zerbitzua jartzen ari dira Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Zerbitzua jartzen ari diren bitartean telebistaren seinalearen harreran arazoak suerta daitezke. Horretarako Llega800 eratu dute operadoreek eta entitate hori arduratuko da edozein intzidentzia konpontzeaz. Herritarrentzat arreta telefono bat ere jarri da: 900 833 999

 

Telefono mugikorren operadoreek, Telefónicak, Vodafonek eta Orangek, hasiak dute   Azkoitian 800MHz  bandan 4G zerbitzua ezartzeko prozesua. Horrek esan nahi du gailu mugikorren konexioen abiadura azkartuko dela azkartuko dela eta eraikinen barruko estaldura hobea izango dela. Teknologia berriaren eta Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) arteko bateragarritasuna bermatzeko operadoreek Llega800 jarri dute martxan. Erakunde hori arduratuko da sor daitezkeen arazoak konpontzeaz, telebistako seinalean gorabeherak suerta daitezkeelako teknologia berriaren ondorioz.

Edozein intzidentzia konpontzeko telebistaren seinaleari dagokionez herritarrek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute: 900 833 999. Doako telefonoa da.  Webgune bat ere badute: www.llega800.es.

Abantailak: estaldura hobea

4G sareak hainbat abantaila ekarriko ditu bai deskargen abiaduran eta baita datuen bidalketan ere, hala nola, argazkiak, musika edo ikus-entzunezko edukiak azkarrago bidaliko baitira. Halaber, online aplikazioak optimizatzeko aukera eskainiko du.

Bestetik, 4Gk 800 MHz bandan lortzen duen estaldurari esker eraikin barruetako zerbitzua hobetzea lortuko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut