Berriak Iraurgi Berritzenek berriro martxan ditu enplegu eta orientazio zerbitzuak

Iraurgi Berritzenek berriro martxan ditu enplegu eta orientazio zerbitzuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzen Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen Garapen  eta Berrikuntza Agentziak, Lanbiderekin elkarlanean enplegu eta orientazio zerbitzuak berriz jarri ditu martxan. Zerbitzuak doakoak dira eta eskualdeko langabetuei eta langabezian erortzeko arriskuan edo enplegua hobetu nahian dauden langileei zuzentzen dira. Horretarako, Maialen Ituarte edo Maite Etxezarreta-rekin jar zaitezkete harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu emailetara idatziz. Nahi izanez gero, telefonoz deitu dezakezue 943083469 telefonora.

Langabezian bazaude, 17-30 urte eta erdi mailako titulo bat edo Batxilergoko tituloa badituzu, TXERTATU MERKATUAN da zure AUKERA

Aldi berean, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan Programa jarriko du martxan. Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 17- 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Bertan izena emateko epeak oraindik zabalik jarraitzen du. Horretarako Sandra Fernandez-ekin jar zaitezke harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituz.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut