Berriak VIII. Azkoitiko Rallysprinta larunbat honetan izango da 54 partaiderekin

VIII. Azkoitiko Rallysprinta larunbat honetan izango da 54 partaiderekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7991

Larunbat honetan, hilaren 3an, izango da Azkoitiko VIII. Rallysprinta. Aurrekoan bezala, oraingo edizioan Errebueltie- Azkoitiko Motor Kirol Kluba ibili da antolaketa lanetan eta atzo aurkeztu zuten ekimena taldeko Jon Zubiaurrek, Gipuzkoako Automobilismo Federazioaren lehendakari Iñigo Cuestak eta Angel Martin, Udaleko Kirol zinegotziak.

Arduradunen esanetan, 54 parte hartzaile izango ditu rallysprintak eta ikuskizuna bermatua dago, besteak beste, Euskadiko Txapelketaren azken-aurreko proba delako. Partaideen artean, herritarra pilotu bakarra izango da, Iraitz Olariaga. Xabier Lizarralde eramango du ondoan.

Rallysprinta Azkarate zaharrean izango da, Ziorrako gurutzebidetik Elgoibarko sarreraraino hain zuzen. GI-3210 errepidean izango da irteera eta Azkarateko portua igo ostean, GI-3321 errepidetik Elgoibarko sarreran ezarriko den helmugara bitarteko ibilbidea egin beharko dute autoek hiru bider. Bira bakoitzak 8,3 km-ko luzera du.

“Jaitsiera oso konplikatua da, oso teknikoa, eta ibilgailuen prestazioak baino  pilotuen abileziak gehiago kontatuko du”, esan zuen Cuestak.

Autoak goizean hasiko dira Azkoitiko plazan sartzen eta 14:00ak arte bertan egongo dira, proba 14:30ean hasten baita. Amaiera, berriz, Plaza Berrin izango da 19:30 aldera eta sari banaketa aurreikusitakoaren arabera 20.00etatik aurrera izango da Balda Plazan.

Errepide itxiera eta aparkalekuak

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, errepidea 13:30ean itxiko da ibilgailuentzat eta 14:15etik aurrera baita oinezkoentzat ere.

Aparkalekuei dagokienez, Azkarateko ibilgailu makalen erreia erabili ahalko da aparkatzeko. Halaber, Azkarate gainean Madariaga inguruan edota Elgoibarko San Lorenzo industriagunean ere autoak aparkatzeko aukera egongo da.

Aparkalekuen planoa

Segurtasun neurriak

Rallysprinta ikustera doazenei antolatzaileek eskatzen diete antolaketan ibiliko diren boluntarioen oharrak eta argibideei jaramon egiteko eta toki seguruetan, hau da goikaldean, kokatzeko. Halaber, gunea errespetatzeko eta zaborrik ez botatzeko ere eskatzen dute.

IMG 7996

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut