Berriak Hizkuntza Eskola Ofizialak gaur zabaldu du matrikula epea Azkoitiko geletarako

Hizkuntza Eskola Ofizialak gaur zabaldu du matrikula epea Azkoitiko geletarako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azala Hizkuntza Eskola Ofizialak gaur zabaldu du 2016-17 ikasturterako matrikula epea eta beraz, Azkoitiko gela desplazatuetan izena eman nahi duen orok irailaren 19ko 13:00ak arte du aukera, hori baita matrikulatzeko azken eguna. Kontutan hartu behar da plaza kopurua mugatua dela.

Matrikula online egin behar da ondorengo web orriaren bidez: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-heo/eu/contenidos/informacion/dic6/eu_2046/c6_e.html

Gaztanenean emango dira Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean martxan jarriko dituzten gela desplazatuak. Ingelesaren hiru maila eskainiko dira: B1.1, B1.2 (PET) eta B2 (FIRST), alegia.

Aurreikusitako ordutegia da tarteko 1.go mailarako astelehen eta asteazkenetan 15:55etik 18:10era. Tarteko 2. maila egun berdinetan emango da 18:15etik 20:30era, eta maila aurreratua, astearteetan eta ostegunetan, 18:15etik 20:30era.

Udala Gaztaneneako gunea egokitzen eta behar bezala hornitzen ari da irailaren 26 eta 27tik aurrera klaseak hasteko, hain justu, egun horiek finkatu baititu Hizkuntza Eskolak aurkezpenak egiteko.

Hizkuntza Eskola Ofizialaren gelez gain, Udalak beste zerbitzu batzuk ere jartzeko asmoa  du, esaterako, ordenagailuen gela bat auto-ikaskuntzarako.

Informazio gehiagorako, Eibarko Hizkuntza Eskolarekin jarri daiteke harremanetan:

943200618 | Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ikusi eskuorria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut