Berriak Andramaixetako txozna jartzea 5.500 euro kostako zaio Udalari

Andramaixetako txozna jartzea 5.500 euro kostako zaio Udalari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Herri Moimentuek, Andramaixetako txoznaren inguruan Udalak izan duen jarrera salatu du publikoki. Horren aurrean, Udalak argitu nahi du txozna jartzea 5.500 euro kostako zaiola eta “aintzat hartzeko moduko laguntza” dela alegia.

Txoznaren antolatzaileek, Udalari 8.000 euroko eskaera luzatu zioten. Eskaera aztertu ondoren, festa batzordeak erabaki zuen antolatzaileen esku ahalik eta baliabide gehien jartzea, baina zuzenean dirurik ez zitzaiela emango. Udalak hartutako konpromisoaren arabera, txozna eta eszenatokia jartzeaz gain, azpiegituren tokialdaketaz, elektrizitatea eta ura emateaz eta garbiketaz arduratuko da.

"Udalak ez duela lagundu esatea errealitatea distortsionatu nahi izatea da. Hasieratik esan zitzaien antolatzaileei ondo ikusten genuela txozna jartzea eta ahal zena egingo genuela aurrera ateratzeko. Horixe da egin duguna. Baina aurrekontu bat dugu jaien antolaketarako eta horri heldu beharra daukagu. Laguntza eman da, eta berau lotsagarria dela esatea, esker txarreko jarrerarekin gehiago lotzen da jarrera parte-hartzaile eta dinamikoarekin baino", dio Festetako zinegotzi Angel Martinek.

Egin ditzagun ba benetan, denon Andramaixek!!!  

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut