Berriak Lurperatutako lubaki bat topatu da Erdi Aroko hiribilduan

Lurperatutako lubaki bat topatu da Erdi Aroko hiribilduan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMGP7949

Inazio Iriarte kalean egiten ari diren hornikuntza eta saneamendu lanak tarteko, Arkeolan Fundazioak egindako kontrol arkeologikoaren  lanen baitan, Erdi Aroan hiribildua inguratzen zuen lurperatutako lubaki bat topatu da, orain arte, identifikatu gabe zegoen fortifikazioaren elementu bat, hain zuzen.

Estrada kalearen eta Parrokiaren arteko zatian, zanga bat ireki zen eta kotarik baxuenean lurperatutako lubaki batekoak ziren lohizko depositu arkeologikoak topatu zituzten. Arrasto horien interes arkeologikoa baloratzeko eta, ezinezkoa denez obra zibil bat indusketa arkeologiko batekin bateratu, hiru zundaketa gehiago egin ziren frogatuz lohi maila lur-arrasetik -1,80 metrotik gutxienez -3-30metroko sakontasunera zegoela. Zundaketei esker, gainera, XIV-XV  mendeetako material arkeologikoa berreskuratu da.

Aurretik Erdi Aroko hiribilduko arrastoak topatu arren, hirigunea babesten zuen lubaki baten existentzia ez zegoen baieztatuta. Kontutan izan behar da hiribildua eratu ostean 1324an San Martingo ermitaren inguruan, 1331n asentamendua Baldako monasteriora lekualdatu zela. Herriaren tokialdatzeak hiri-espazioaren berrantolaketa ekarri zuen Urola ibaiaren paraleloan eta bi kale nagusirekin. Harresi batek ixten zuen asentamentua etxe-torreak eraikiz sarrera nagusietan. Batetik ibaia zegoen  eta orain esan daiteke mendebaldetik lubaki batek babesten zuela.

Kontrol arkeologikoan jasotako testigantzekin harresiaren ondoan egongo zela lubakia esan daiteke, lau metroko zabalerarekin eta Kale Nagusiaren atzekaldetik igarotzen zela Plaza Balda parean bukatu arte. Babes funtzioa utzi zionean lubakia lohiz bete zen eta XVI. menderako bere trazatu gainean Parrokia eraiki zen.

Harresien inguruko dokumentatutako aipamenak urriak badira, lurperatutako lubakiez ez dago ezer. Alabaina, metodologia arkeologikoari esker arazo honi konponbidea bilatzen ari zaio Gipuzkoako fortifikazioen ezaugarrien inguruko ezagupena zabalduz. Orain arte, Elgoiba, Azpeitia eta Urretxuko lubakiak ezagutzen ziren. Orain Azkoitikoa gehitu behar zaie. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut