Berriak Izarraitzeko mendi ibilbideen mapa eskuragarri

Izarraitzeko mendi ibilbideen mapa eskuragarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4389

Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziaren Turismo sailaren  eskutik, Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek Izarraitzeko mendi ibilbideen mapa kaleratu dute eta gaur egin dute eskuorriaren aurkezpena udal ordezkariek. Eguraldiak lagundu ez duen arren, Zorrospen bildu dira Zestoako alkate Josetxo Mendizabal, Azpeitiko alkateorde Estitxu Elduaien eta Turismo zinegotzi Agustin Lizarralde eta Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta. Eurekin izan da Iraurgi Berritzeneko turismo arduraduna den Jesus Mujika ere.

Mujikaren hitzetan, ibilbideen maparen helburua da “aisialdi eta turismorako Izarraitzeko eremu naturalak dituen aukerak balorean jarri eta islatzea”. “Turismoan antzeman den eskariari erantzunez egin da proiektu hau. Turismo bulegoan behin eta berriz errepikatu den galdera da “Nola igo ninteke han gora? Ibilbiderik ba dago?”.

 Hemendik aurrera interesa duen ororentzat eskuragarri dago ibilbideen inguruko eskuorria. Modu erraz eta argian Iizarraitzek eskaintzen dituen aukera ezberdinak ikusten dira, eta era berean, informazio zabala ematen da liburuxkan.

Eskuorriaren alde batean aireko argazki batetik egin den marrazkia agertzen da, non Izarraitzeko ikuspegi orokorra begiratu batean ikusten den, bertan hiru udalerriak agertzen direlarik, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia.

Bertan bost  ibilbide marraztu dira kolore desberdinetan:

  • Izarraitzeko bira (balizatua, seinaleztatua eta homologatua, ez dago galerarik)
  • Lau igoera: Aittola –Xoxote, Azkoitia –Kakute, Azpeitia-Xoxote, Zestoa –Erlo.
  • Eskuorriaren atzeko aldean ibilbide bakoitzaren gaineko informazioa jaso da, QR kode batekinQR horrek urolaturismo.eus webguneko atal konkretuera bideratzen du non ibilbide bakoitzaren TRACka mugikorrera jaisteko aukera ematen duen, are eta informazio gehiago eskaintzeko erabiltzaile potentzialei. Hau da, fisikoki mendian dauden markez gain, GPSaren indikazioak jarraituz bidez ibilbideak egiteko aukera.

Zerbitzu turistikoen berri ere ematen da atzeko aldean, Izarraitz eremuko ostatuak, jatetxeak, garraioak e.a. “Eskari turistikoa gero eta segmentatuagoa eta zorrotzagoa da. Egun, jendeak aukera konkretuak eskatzen ditu, hala nola, natura, familia planak, gastronomia edota kulturari lotutako aukera desberdinak, eta eskaintza turistikoa konfiguratzen dugunok horretara egokitu behar dugu”, azaldu du Mujikak. Mapa honekin beste pauso bat eman da, natura turismoko segmentuan eskaintza bat gauzatuz. Lehendik gastronomian (Urola Gustagarri), turismo kulturalean (hainbat aukera) eta familia turismoan (Bost geltoki) gauzatuta dugun eskaintzari batzera dator, modu honetan eskari turistikoaren eremu ia osoa edo oso zabala beteaz.

Ibilbide mapa (1)

Ibilbide mapa (2)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut