Berriak Asteburu honetan abiatuko dira bisita gidatuak herriko ondarea ezagutzeko

Asteburu honetan abiatuko dira bisita gidatuak herriko ondarea ezagutzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Parroquia Azkoitia Uda sasoian Azkoitira etortzen diren bisitarientzat edota herritarrentzat bisita gidatuak antolatu ditu Udalak herriko ondarea ezagutzera emateko xedez. Asteburu honetan bertan hasiko dira eta abuztuaren 13ra arte luzatuko da merezi duten hainbat txoko eta gune bisitatzeko aukera.
Hitzordu bikoitza antolatu da asteburu honetarako. Uztailaren 23an, larunbat honetan, Alde Zaharra bisitatuko da "Jauregi eta Dorretxe artean" izenburupean eskainiko den ibilbidea eginez. Eguerdiko 12:00etan izango da irteera Parrokia aurretik. Hurrengo egunean, igandean, "Zalduntxoen Azkoitia" bisita egingo da. Intsausti Jauregian izango da 12:00etan.

Abuzturako aipatu bisitez gain, San Martingo ondareguneaz eta Azkoitiko parrokiaz gozatzeko parada dute bertako zein kanpotarrek. Eskaintza osatzeko, "Euskal pilotaren esperientzia" izenekoa antolatu da.
Bisita gidatuak egiteko, aurrez izena eman behar da Loiolako Turismo Bulegoan 943 15 18 78 telefonora deituta edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita. Gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da.
Bisita gidatuetarako sarrera bi euro kostako da. Pilotaren inguruko bisita, berriz, bost euro. San Martingo ondaregunea edo Parrokia bisitatzea doakoa izango da.

 


BISITA GIDATUEN EGITARAUA

  • Uztailak 23
  • 12:00 "Jauregi eta dorretxe artean". Bisita gidatua Parrokia aurretik.
  • Uztailak 24
  • 12:00 "Zalduntxoen Azkoitia". Bisita gidatua Intsausti Jauregian.
  • Abuztuak 2
  • 11:00-12:30 Parrokia irekita
  • 12:30 "Jauregi eta dorretxe artean". Bisita gidatua Parrokia aurretik.
  • 17:00-19:30 San Martin ondaregunea irekita
  • Abuztuak 4
  • 11:00 "Euskal pilotaren esperientzia". Gurea frontoia.
  • 17:00-19:30 San Martin ondaregunea irekita
  • Abuztuak 5
  • 11:00-12:30 Parrokia irekita
  • 12:30 "Jauregi eta dorretxe artean". Bisita gidatua Parrokia aurretik.
  • Abuztuak 6
  • 12:00 "Zalduntxoen Azkoitia". Bisita gidatua Intsausti Jauregian.
  • 17:00-19:30 San Martin Ondaregunea irekita.
  • Abuztuak 7
  • 11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.
  • Abuztuak 9
  • 11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.
  • 16:00-18:30 Parrokia irekita.
  • 18:30 "Jauregi eta dorretxe artean". Bisita gidatua Parrokia aurretik.
  • Abuztuak 11
  • 11:00 "Euskal pilotaren esperientzia". Gurea frontoia.
  • 11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.
  • Abuztuak 12
  • 16:00-18:30 Parrokia irekita.
  • 18:30 "Jauregi eta dorretxe artean". Bisita gidatua Parrokia aurretik.
  • Abuztuak 13
  • 12:00 "Zalduntxoen Azkoitia". Bisita gidatua Intsausti Jauregian.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut