Berriak Hazilan proiektuan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira alkateak

Hazilan proiektuan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira alkateak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4256

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen ari den Hazilan proiektuan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira Azpeitiko eta Azkoitiko alkateak, Eneko Etxeberria eta Javier Zubizarreta.
Hazilan 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduriko egitasmoa da. Helburua da gazteen enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea. 15 gaztek hartu dute parte "Aktibatu" deritzan programaren lehenengo fasean eta orain bailarako enpresetan praktikak egiteko aukera dute. Gazteen artean, zazpi azkoitiarrak dira, beste hainbeste azpeitiarrak eta bat zestoarra. Herri bietako alkateek hartu-eman zuzena nahi dute gazteekin eta haien ahotik entzun zer nolako balorazioa egiten duten proiektuaz, zeintzuk diren dituzten beharrak eta udal gisa zer egin daitekeen enplegua sustatzeko.
Javier Zubizarretaren mezua argia izan da. Ez etsitzeko esan die gazteei, iritsiko dela euren momentua eta bururik ez makurtzeko nahi duten hura lortu arte.
Zubizarretak eta Etxeberriak enplegua dutela kezka nagusi adierazi diete eta ahaleginak eta bi egingo dituztela ahal duten neurrian laguntza emateko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut