Berriak Andramaixetako VI. Laburmetraia Lehiaketako oinarriak

Andramaixetako VI. Laburmetraia Lehiaketako oinarriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Andramaixetako VI. Laburmetraia Lehiaketako oinarriak argitaratu ditu Kultura sailak, parte hartu nahi dutenek kontutan har ditzaten. Abuztuaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak. Oinarriak:

1.- Gaia: Gai librea
2.- Lanen iraupena: 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean eginda egon beharko dute: DVD, CD edo edozein ordenagailu arruntek irakurriko duen formatuan.
3.- Hizkuntza: euskara.
4.- Lehiaketan 16 urtetik gorakoek har dezake parte.
5.- Lanak, originalak eta inon saritu gabekoak izan beharko dute.

6.- Lanak aurkezteko azken eguna: abuztuak 11.
7.- Lanak aurkezteko tokia: Azkoitiko Udaletxeko kultura saila.
8.- Sariak:

  • Lehenengo saria: 200 euro eta oroigarria.
  • Ikuslearen saria: 100 euro eta oroigarria.

9.- Epaimahaia: zinearekin eta arte, letra eta informazio arloekin zerikusirik duten pertsonek eratuko dute.
10.- Lau laburmetraia baino gutxiago aurkezten badira ez da lehiaketarik egingo. Gutxieneko kalitatea bermatzen duten guztiak 100 euroko dieta izango dute, gehienez 15 laburmetraia izanik.

11.- Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez dituzten lanak ez dira onartuko.
12.- Laburmetrai proiekzioa, abuztuaren 15ean, gaueko 10:30ean Herriko plazan, egingo da. Lehenengo saria epaimahaiak erabakiko du eta bigarrena, herritarrek.

Oinarriak (PDF)

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut