Berriak Udalak diruz lagunduko ditu Urola Kostako Hitza, Erlo Telebista eta Maxixatzen

Udalak diruz lagunduko ditu Urola Kostako Hitza, Erlo Telebista eta Maxixatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hitzarmena

Azkoitiko Udalak euskararekiko duen konpromisoa berretsi du tokiko komunikabideak diruz lagunduz. "Euskarazko hedabideen aldeko apustua estrategikoa" dela esan du Nekane Larrañaga zinegotziak "euskararen erabilera indartzeko eta euskararen normalizazio bidean aurrera egin ahal izateko. Horregatik, ahal dugun neurrian, informazioaren eta komunikazioaren esparruan egiten duten lana babestu nahi dugu ahalik eta baldintza hoberenetan aritu daitezen. Tamalez, baliabideak mugatuak dira eta erakundeen laguntzez gain, autofinantziazioaren ibilibidea egitea beharrezkoa dute. Bide horretan lanean ari dira eta beraz, Udalak ere bere aldetik bidezkoa ikusi du ekarpen bat egitea".

Javier Zubizarreta alkatea eta Nekane Larrañaga zinegotzia buru direla, gaur sinatu dituzte alde biek hitzarmenak, alegia, udaleko eta komunikabideetako ordezkariek.
Laguntza jasoko dute Urola Kostako Hitzak, Erlo telebistak eta Maxixatzenek. Ordezkari gisa sinaduran Nerea Uranga, Gorka Eizagirre eta Naroa Olalde izan dira, hurrenez hurren.

Urola Kostako Hitzak 8.000 euro jasoko ditu eta kopuru berdina ezarri da Erlo Telebistarentzat ere. Iaz baino 2.000 euro gehiago bakoitzak. Laguntza euren urteko egitasmoa garatzeko erabiliko dute.

Maxixatzenek, berriz, 27.000 euro eskuratuko ditu. Aurreko legegintzaldian Euskararen ESEP Plan Estrategikoaren baitan urtean Maxixatzeni 25.000 euro ematea aurreikusi zen eta kopuru hori oinarri hartuta, Udalak laguntza zerbait handitzea erabaki du. Iaz salbuesben modura, diru laguntza berezia jaso zuen, besteak beste, proiektua martxan jarri ahal izateko.

Guztira, 43.000 euro bideratuko ditu Udalak euskarazko komunikabideak laguntzera. Laguntzak igo egin dira hedabideen proiektuak sendotzen doazelako, besteak beste, finantziazio bide berriak urratzeko ahaleginean ere ari dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut