Berriak Bueltan da UROLA GUSTAGARRI gastroekimen berriekin

Bueltan da UROLA GUSTAGARRI gastroekimen berriekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 4108

Abiatzear da UROLA GUSTAGARRI egitasmo turistiko-gastronomikoaren edizio berri bat. Udako Zaporeak izenburupean, larunbat honetan, uztailaren 16an, abiatuko da eta hilabetez luzatuko dira antolaturiko gastroekimenak.

Edizioa aurkezteko Loiolan bildu dira arduradunak bi erakunde sustatzaileen ordezkariak buru direla, Iraurgi Berritzenen lehendakari Javier Zubizarreta eta Urkomeko gerente Yurre Peñagarikano. Mahaikide izan dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendari Matie Cruzado eta Beizamako alkate Nekane Otaño. Ekoizleen izenean Inazio Egaña bertaratu da.

Javier Zubizarretak gogora ekarri duen moduan, Urola Gustagarri "eskualdeko ekoizle eta jatetxeen elkarlanari esker, bertako produktuak balorean jarri eta sustatzeko sortu den aisialdi eta turismoko ekimen berezia da" eta Udako Zaporeak "Gipuzkoako eskaintza turistiko anitz eta aberatsa osatzera datorren Urola Erdiko Produktu Turistiko Gastronomikoa".

 

Gazta, txakolina eta izozkia
Aurten hiru produktu artisau aukeratu dituzte: Artzai gazta, Beizamako Urki Zahar Txakolin Ekologikoa eta Egaña Gozotegiak Idiazabal Gaztarekin egindako izozkia. Halaber, hiru jatetxek hartuko dute parte produktu horietaz baliatu eta menu bereziak eskainiz: Iturri, Kiruri eta Mikel Uria jatetxeak.

Hasiera emateko, produktu horien dastaketa egingo da larunbat honetan, uztailaren 16an, Loiolan 12:00etan. Enologo batek gidatuta, aurrez gonbidatutako publikoari zuzenduriko dastaketa egingo da lehenengo eta jarraian, bertaratutako guztiek produktuak dastatzeko aukera izango dute.

Ekintzak:

Uztailak 16. Loiolako Santutegia, 12:00etan.
UDAKO ZAPOREAK edizioko produktuen kata maridajea eta dastaketa.

Uztailak 23 eta abuztuak 13. BEIZAMA, 11:00etan.
ARTZAI GAZTA - ARRETA: Arreta baserriko gaztandegira bisita, Beizama, Idiazabal jatorriko gazta ekoizleak eta Artzai Gazta elkarteko kide.

Abuztua 6. BEIZAMA, 11:00etan.
URKI ZAHAR TXAKOLIN EKOLOGIKOA. Getariako Txakolina jatorrizko deiturako mahastirik altuena ezagutu eta txakolin honen ekoizpenaren sekretu guztiak zuzenean ikasi Urki Zaharko ugazabaren eskutik. Urki Zahar Baserria

Abuztuak 9 eta 11. AZPEITIA, 11:00etan.
EGAÑA GOZOTEGIA. Izozkien elaborazioa ezagutu zuzenean bere ekoizpenean parte hartuz, Egañak Landetan duen lantegian. Gehienez 10 pertsona. Doan.

Ikusi eskuorria

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut