Berriak Udalekuetako haurrak baratzezain lanetan ibili dira gaur

Udalekuetako haurrak baratzezain lanetan ibili dira gaur

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3959

Kutxa Ekoguneak eta Udalak elkarlanean kudeatzen duten Baratze Parkean sekulako landaketa egin dute gaur baratzezain lanetan aritu diren udalekuetako umeek. Uztaila Jolasean programan parte hartzen ari diren 47 haurrek sendabelarrak eta landare lurrintsuak landatu dituzte Altamiran.
Elikadura eta ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeko balio izan die esperientziak, eta nola ez, dibertitzeko. Landaketez gain, txorimaloak egiten ere ikasi dute. Taldeka banatuta aritu dira eta amaieran, estatuen antzera, lau txorimalo dotore ipini dituzte.

Azkoitiko Altamirako baratze parkea Kutxa Ekoguneak hainbat udalekin elkarlanean martxan jarritako Gipuzkoako Baratze Parke Sarearen barruan dago eta gunea dinamizatzeko egiten diren ekimenen barruan antolatu da gaurko jarduera. Gaur sendabelarren txanda izan bada ere, joan den martxoan Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek fruta-arbolak eta zuhaixkak landatu zituzten.
Altamiran, 65 lursail daude eta Kutxa Ekoguneako arduradunek dioten moduan, "aisialdi aktiborako topaguneak dira, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatzen duten gune berdeak". Gaurkoan txikiek atera diote probetxua.

 

 IMG 3931

IMG 3834

IMG 3864

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut