Berriak Zestoako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenekin eskualdearen alde indarrak batuz

Zestoako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenekin eskualdearen alde indarrak batuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

P1000091

Zestoako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenekin, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalekin batera, eskualdeak dituen erronkak aurrera eramateko indarrak batuz.
Javier Zubizarreta alkate eta Iraurgi Berritzeneko presidentearen hitzetan, erakundearen helburua sustapen ekonomikoa eta berrikuntzaren arloan lan egitea da, "eskualde mailako promozio politika eta estrategia publikoak bateratu, sinergiak bilatu eta indartzeko xedez". Azken helburua, gizartea kohesionatu eta herritarren ongizatea hobetzea da, eta bide horretan udalen arteko lankidetza onuragarria da.
Zestoako Udalak parte hartu izen du Iraurgi Berritzenen hainbat ekimenetan baina legealdi honen hasieran beste arlo batzuetan ere parte hartzeko interesa agertu zuen. Eskaera formala egin ostean, Iraurgi Lantzeneko Administrazio Kontseiluak eskaerari baizkoa ematea erabaki zuen ekainaren 7ko bilkuran.

Iraurgi Berritzenen baitan egiten den hausnarketa estrategiko nagusia da nolako eskualdea nahi dugun eta zer egin daitekeen nahi dugun eskualdea eraikitzeko. Ildo horretan, "Iraurgi Berritzenek –dio Javier Zubizarretak- eskualdearen posizionamendu lehiakorra hobetzeko eskualdeko eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza guneak sortzen laguntzen du eta erakunde publiko eta pribatuen arteko zubi lana egiten du".
Bere aldetik, Zestoako alkate Jose Mendizabalek "ilusio eta gogo handiarekin" ekiten diotela etapa berri honi adierazi du, Zestoari sozioekonomikoki bizia ematen lagunduko duelako. Akordioaren berri emateko, hiru herrietako udal ordezkariak bildu ziren joan den astean Zestoan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut