Berriak Inazio Iriarte kalea Errexil aldetik itxita egongo da bi astez obrengatik

Inazio Iriarte kalea Errexil aldetik itxita egongo da bi astez obrengatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Inazio Iriarte kalea, Errexil taberna aldetik, itxita egongo da obrengatik pare bat astez gutxi gora behera. Lanen lehenengo fasea exekutatzeko kalea itxita dago beste aldetik, baina orain bigarren faseari ekiteko Errexil taberna atzeko partea ere itxi beharra izan dute langileek, Txakur Zulo deritzan bidea alegia. Ondorioz, kalea bi aldeetatik dago moztuta.

Uztailak 18ko astean, berriz, Kale Nagusiko trafikoa moztuko da hiru egunez. Egun horietan, Parrokia aurreko irteera zabalik izango da bizilagunentzat eta zama lanetarako.

Udalarekin adostutako hitzarmena tarteko, Gipuzkoako Urak ari da saneamendu eta horniketa sareak berritzeko lanak zuzentzen. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut