Berriak Udalak larunbat goizaldean bikote batek jasandako erasoa gaitzetsi du eta elkarbizitza baketsua eskatu du

Udalak larunbat goizaldean bikote batek jasandako erasoa gaitzetsi du eta elkarbizitza baketsua eskatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak irmoki gaitzetsi du larunbat goizaldera emakumezko batek eta bere bikotekide den gizonezkoak Azkoitiko kaleetan jasandako erasoa festan zebiltzan bitartean. Ustezko gazte talde batek bikotea bortizki jo zuen eta emakumeak irain matxistak jasan behar izan zituen.
Polizia iturrien arabera, pasa den larunbat goizaldera gertatu zen erasoa. Dirudienez, ustezko egileek emakumezkoa eta gizonezkoa kolpatu zituzten taberna baten barruan eta erasoarekin jarraitu zuten beranduago kalean.
Javier Zubizarreta alkateak gertaturikoa gogor arbuiatu du eta "lasaitzeko eta elkarbizitza baketsurako" deia luzatu du. "Guztiz onartezina da horrelako tratu txarrak ematea. Horrelako abusuen aurrean tolerantziarik ez duen gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugu, guztiz desagerrarazi arte".
Alkateak azaldu du biktimek jarri dutela jada salaketa eta Ertzaintza kasua ikertzen ari dela momentu honetan. Zubizarretak izan du aukera bikotearekin egoteko eta babesa emateko, eta arreta psikologikoa ere eskaini zaie Udaleko Ongizate sailetik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut