Berriak Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra arte eska ditzakete Udalaren diru-laguntzak

Gobernuz Kanpoko Erakundeek abuztuaren 3ra arte eska ditzakete Udalaren diru-laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak 60.000 euro bideratuko ditu GKEentzat, arnas apur bat eramateko garapen bidean dauden herrialdeetara, bertako bizilagunen baldintza sozial, ekonomiko eta kulturalak hobetzeko proiektuak garatuz eta herrialde horietako errealitatearekiko interesa pizteko ekintzak sustatuz.
Diru-laguntzen iragarkia gaur bertan, uztailaren 4an, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beraz, eskaerak egiteko 30 egun naturaleko epea izango da. Hau da, abuztuaren 3ra artekoa. Eskaerak Azkoitiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira 9:00etatik 13:00era bitartean. Iaz irabazi asmorik gabeko zortzi taldek jaso zuten Udalaren laguntza. GKEen lanari eta bitartekaritzari esker, laguntza Marokora, Hondurasera, Nikaraguara, Nepalera, Ruandara, Beninera eta Malira iristea lortu zen.
Ikusi iragarkia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut