Berriak Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute erakunde bien arteak datuak online trukatu ahal izateko

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute erakunde bien arteak datuak online trukatu ahal izateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko. Akordioari esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio prozedurak.
Administrazioen sistemen artean informazioa trukatzearen asmoa da herritarrak ez daitezela ibili erakunde batetik bestera, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu behar dituztelako edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu behar dituztelako. Administrazioentzat kostuak aurreztea suposatzen du eta informazioaren kalitatea hobetzea.
Erabiliko den Elkarreragingarritasun Sistemari esker, paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datu-transmisio elektronikoak erabiliko dira, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuta.
Horrela estuagoa izango da Eusko Jaurlaritzaren eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza, bi erakundeen artean informazio trukerako sistema eratuko baita; ondorioz, herritarrei datu-ziurtapenak eskatu beharrik izan gabe egingo dira izapide administratiboak. Beraz, herritarrek dagoeneko Administrazio Publikoen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko daukaten eskubidea bermatuko dugu.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut