Berriak Lanbidek ekintzaileei zuzenduriko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Lanbidek ekintzaileei zuzenduriko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lanbide1 LANBIDEk ekintzaileei laguntzeko abian jarritako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da ekainaren 30era arte. Laguntza hauek, Azpeitiko Udalak bideratu eta banatuko ditu Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua delako, baina Urola Erdiko ekintzaile guztiek dute laguntzak eskatzeko aukera.

Lanbidek, Azpeitiko Udalaren bidez, 15 diru-laguntza bideratuko ditu guztira:
8 diru-laguntza enpresa-ideia bat izanik ideia hori aztertu eta garatu nahi duten ekintzaileentzat.
7 diru-laguntza banatuko ditu negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten.
Prestazio ekonomikoa
Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari.
Zenbateko horiek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Eskaerak aurkezteko epea:
Eskaerak ekainaren 22tik 30era aurkeztu beharko dira Azpeitiko Udaleko sarrera erregistroan. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30etatik 14:00etara; eta ostiralean, 9:00etatik 12:30etara.
Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.
Uztailaren 1ean, 12:00etan, informazio saioa egingo da Azpeitiko Udalean diru-laguntza eskaera egiteko interesa duten pertsonekin eta hautatutako hautagaiek tutorizazio prozesua hasiko dute 2016ko uztailaren 4ean.
Eskabide-orria
Diru-laguntzaren eskabidea

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut