Berriak Juaristi enpresak 75 urteko ibilbidea ospatu du

Juaristi enpresak 75 urteko ibilbidea ospatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3385

Eskerrak emateko eta zoriontzeko eguna izan da gaurkoa Juaristin. Enpresaren 75.urteurrenaren ospakizun ekitaldia egin dute herriko, Gipuzkoako eta Euskadiko agintarien presentziarekin. Juaristiko zuzendari Jon Zarandona eta Asier Gogortza gerentea arduratu dira gonbidatuei enpresa erakusteaz eta dituzten lan-ildo estrategiko nagusiak aurkezteaz.
Ordezkaritza politiko zabala izan da bertan.


Iñigo Urkullu lehendakariak bidelagun izan du Javier Zubizarreta alkatea. Bertan izan dira baita, besteak beste, Arantxa Tapia sailburua eta Ainhoa Aizpuru eta Javier Larrañaga diputatuak.
Gonbidatuen artean ikus zitezkeen Azkoitiko alkate ohi gehienak ere. Roman Sudupe, Ramon Unanue, Nerea Zubizarreta, Asier Aranbarri eta Peio Bastarrika.

 

"Enpresa batek 75 urtetan momentu alai eta gozoak, eta tristeak eta gogorrak ere bizitzen ditu. Baina hona iritsi bagara, jendeak lan ondo egin duelako da. Teknologia eta nazioartekotzea dira Juaristiren arrakastaren arrazoiak" esan du Asier Gogortza gerenteak eta gaineratu du proiektu sendoa dutela eta ilusioz helduko dietela datozen urteei.Juaristin 80 lagunek egiten dute lan gaur egun eta produkzioaren %90a esportatzen dute.

 

Lehendakariak gogoratu duen moduan, makina-erramintako sektorean lehenengo enpresa izan zen Biemh erakusketara joaten eta ez du izan diren 29 edizioetan hutsik egin. Halaber, lehendakariak Juaristi langile askorentzat unibertsitatea izan dela gaineratu du eta langileak errekonozitu nahi izan ditu beren konpromisoagatik, berrikuntzarekiko apustuagatik eta atzerrira irekita egoteagatik.

 

IMG 3566

IMG 3510

IMG 3416

IMG 3481

IMG 3531

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut