Berriak Udalak urrats bat gehiago eman du hondakin bilketa sistema aldatzeko, praktika txarrengatik kezkaturik jarraitzen duen bitartean

Udalak urrats bat gehiago eman du hondakin bilketa sistema aldatzeko, praktika txarrengatik kezkaturik jarraitzen duen bitartean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak urrats bat gehiago eman du aste honetan hondakin bilketa sistemaren aldaketa bidean. Izan ere, udalbatzak onartu du sistema berriari dagokion txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoa. Orain, Urola Erdiko Mankomunitateari dagokio aldaketa onestea eta horretarako hiru hilabeteko epea izango du.


Edonola ere, hondakinak botatzerakoan ematen diren praktika txarrengatik kezkatuta jarraitzen du Udalak. Ogasun zinegotzi Ana Azkoitiaren esanetan, "ezinbestekoa da kontzientzia irmoagoa eta ahalegin handiagoa hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzeko. Edukiontzi grisak ezarri genituen neurri zuzentzaile gisa baina lanean jarraitu beharra daukagu edukiontzi horietan inpropioak murrizteko. Gure helburua, besteena bezala, bereizte tasa areagotzea da. Eta sistema aldatu nahi izateak ez gaitu helburu horretatik urruntzen".

Aste honetako udalbatzan sistema aldaketaren alde bozkatu zuten EAJ eta PSE-EE alderdiek. EH Bilduk aurkako bozka eman zuen eta Azkoitia Bai abstenitu egin zen.
Aldaketarekin zintzilikarioak kentzea planteatzen da sistema mistoa baztertuz eta bilketa guztia edukiontzi bidez egitea. Halaber, bilketa areagotzea ere aurreikusten da.


"Hasieratik hartu genuen sistema aldatzeko konpromisoa herritarren borondatea errespetatzeko eta horretan saiatu gara iazko uztailean egindako udalbatza hartatik aurrera. Egia da zailtasunekin egin dugula topo baina gure helburua da lehenbailehen aldaketa egin eta sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzea progresiboki bereizte tasak altxatzen joan daitezen, hori da-eta guztiok nahi duguna", dio Ogasun zinegotzi Ana Azkoitiak.

 

Kronologia

  • 2014ko maiatzaren 20a
  • Udalbatzak Atez Atekoa onartzen du errefuxa jasotzeko eta edukiontziak gainerako hondakinentzat.
  • 2014ko uztailaren 18a
  • Atez Atekoaren kontrako plataformak kontsulta eskatzen du.
  • 2014ko azaroaren 27a
  • Udalbatzak kontsulta egitea onartzen du. (Egokia ikusten al duzu Udalak martxan jarri duen sistema mistoa?)
  • 2015eko urtarrilaren 15a
  • Kontsulta egiten da. Errolda: 9.261 / Boto-emaileak: 3.307 / Aldekoak: 1522 / Aurkakoak: 1774
  • 2015eko uztailaren 29a
  • Udalbatzak bilketa sistema aldatzeko prozedurari hasiera ematea onartzen du.
  • 2016ko ekainaren 21
  • Udalak sistema aldaketa gauzatzeko beharrezkoa den txosten tekniko eta ekonomikoa onartzen du eta Mankomunitateari hiru hilabeteko epea luzatzen dio bere onespena emateko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut