Berriak “Elkarrekin Eraikitzen”: ikastetxeak, udalak eta eragileak eskutik, bailarako eskoletan ekintzailetasuna lantzeko

“Elkarrekin Eraikitzen”: ikastetxeak, udalak eta eragileak eskutik, bailarako eskoletan ekintzailetasuna lantzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

taldea

Bailarako ikastetxeak, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalak eta eragileak biltzen dituen egitasmoa da "Elkarrekin Eraikitzen". Ikasleek eskoletan ekintzailetasuna lantzea eta enpresa, merkataritza eta bailarako eragileen errealitatera gerturatzea du helburu, horretarako metodologia berritzaileak erabiliz. Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, komunikaziorako gaitasuna, iniziatiba, talde-lanean aritzeko gaitasuna eta lan munduan balioesten diren hainbat bertute lantzen dituzte ikasleek, geletako errutina hautsi eta kalera atereaz.

Aurtengo ikasturtean hirugarren aldiz garatu da proiektua eta azken edizio honetan 15 irakaslek, 250 ikaslek eta 40 eragile inguruk hartu dute parte. Gaurkoan proiektuari amaiera emateko itxiera ekitaldia egin dute Azkoitiko Elkargunean, esperientziak elkartrukatzeko aprobetxatuz. Bertan izan dira protagonisten ondoan Ana Azkoitia Ogasun zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea.

Ikastetxe bakoitzeko talde batek bere esperientzia laburbildu du eta irakasleek euren balorazioa egin dute, Jon Zubizarreta eta Iosu Sorazu, Iraurgi Berritzeneko teknikarien gidaritzapean. Duela lau urte pentsaezina zena, sendotzen ari den proiektu bihurtu da, Zubizarretaren esanetan. Gaurkoan balorazio positiboa egin dute alde guztiek.

Ikasleei egoera errealak planteatzen zaizkie lantzeko. Gaia aztertu, informazioa bildu, eragileekin elkarrizketak egin eta amaieran, proiektuaren aurkezpen bat lantzen dute. Desafioak bailarako enpresek, establezimenduek edota erakundeek errealitatean dituzten berberak dira. Esaterako, nola bilatu merkatu berriak, nola egin langileen hautaketa prozesua, nola sortu enpresa berri bat edota langabeziaren ondorioak, besteak beste.

IMG 3237

Jon Zubizarreta aurkezpena egiten.

IMG 3250

Floreaga ikastetxeko Jon Oteiza, Mikel Saez, Maialen Iturbe eta Miren Astigarraga.

IMG 3254

Ikasberri ikastolako Unai Barrero, Maider Arrieta, Izar Agirretxe eta Nerea Otaegi.

xabier munibe

Xabier Munibe Ikastolako Julen Larrañaga, Intza Zendoia, Nerea Osinalde eta Ane Lizarralde.

IMG 3294

Urola Ikastolako Nerea Soraluze, Eneritz Aramendi, Kiara Angulo, Saleh Muhammad eta Imanol Aizpitarte.

iraurgi

Iraurgi ikastetxeko Maria Aranberri eta Eneritz Etxaniz.

 IMG 3273

Ekitaldian parte hartu duten irakasleak: Jabier Baztarrika (Floreaga), Beñat Azurmendi (Ikasberri), Jose Luis Lizartza (Xabier Munibe Ikastola), Jose Luis Otamendi (Iraurgi ikastetxea) eta Mailu Agirrezabala (Urola Ikastola).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut