Berriak Parte hartze bilera deitu du Udalak Andramaixetako proposamenak jasotzeko

Parte hartze bilera deitu du Udalak Andramaixetako proposamenak jasotzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Iaz bezala, Festa Batzordeak bilera irekia deitu du Andramaixetako egitaraua osatzen parte hartu nahi duten guztientzat. Helburua da herritarrek dituzten proposamenak eta iradokizunak jasotzea, aurtengo festetako egitaraua gustukoa izan dadin ahalik eta jende gehienarentzat.

Hitzordua ekainaren 22an izango da, datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Elkargunean.

Bilerara joan ezin dutenek ere badute aukera euren ekarpenak aurkezteko, ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Kultura sailera deituz, 943 85 71 70.

Udalak bileran parte hartzera animatzen ditu  herritarrak eta elkarteak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut