Berriak LAG-en berrikuspenerako parte-hartze deialdia luzatu du Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak

LAG-en berrikuspenerako parte-hartze deialdia luzatu du Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kartela LAGak, euskal lurraldearen antolakuntza globalerako tresna nagusiak, 1997an onartu ziren, orain dela ia bi hamarkada. Hauek berrikertu edo berraztertzeko prozesua abiatu zen iazko uztailean eta parte-hartze prozesu baten bitartez burutuko da LAGen berrikuspena. Horretarako, besteak beste, "LAGak eremu funtzionaletan" jardunaldiak burutuko dira, non zuzenean parte hartzeko aukera egongo den.
Parte hartze saioa ekainaren 20an izango da Zarautzen eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak herriko eragileei parte hartzeko deialdia luzatu die (elkarteaei, erakundeei, hezkuntza, kultura edo kirol alorreko ekipamendu publikoetako arduradunei...)

Parte-hartze saioa / Urola Kosta Eremu Funtzionala
Noiz: Ekainak 20, astelehena, 18:00etan
Non: Zarautzen, Sanz Enea Kultur Etxean (Nafarroa kalea, 22)

 

Saioan parte hartu ezin dutenek Irekia webgunean egin dezakete. Bertan argitaratu da LAGak berrikusteko oinarrizko dokumentua. Eztabaidetan eta inkestetan ere parte hartzeko aukera dago.
http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056?stage=discussion
Sare sozialetan ere parte hartu ahal izango da; Twitter-en, #DOT_Euskadi traola, eta Facebook-en, Lurraldea profilean.
LAGak berrikusteko prozesuak 3 urte inguru iraungo ditu. Informazio eta aurrerapen guztiak webgunean eguneratuko dira: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

Ikusi liburuxka

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.22
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua
  • 2017.10.28
    Organo Ikasleen Kontzertua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut