Parte-hartze esperientziak jasotzeko jardunaldia egin dute teknikariek eta udal gobernuko kideek

2016/06/14, Asteartea - 10:53

Inprimatu

jardunaldiaUdalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, formakuntza jardunaldia egin dute, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasoaz. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan, parte-hartzearen inguruan.
Globernance Institutuaren zuzendaritzapean egin da saioa eta Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu dira 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz, parteidetza esperientzien mapa egin ahal izateko.

Ordezkari politikoek eta teknikariek legeari begira 2004an Azkoitiko Udalak onarturiko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan dituzte hizpide, bitarte horretan eman diren esperientziekin batera: Elkarguneako espazioen erabileraren inguruko parte-hartze prozesua, Azkotia-Zumarraga errepidearen proiektuaren bueltan egin zena, aurrekontu parte-hartzaileena, hondakinen galdeketa edota udalaren zerbitzuak hobetzeko aurten martxan jarritakoa.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut