Berriak Urbanue autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu ordutegian eta geltokietan uda partean

Urbanue autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu ordutegian eta geltokietan uda partean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urbanue herri barruko autobus zerbitzuak hainbat aldaketa izango du ekainaren 27tik irailaren 2ra bitartean. Ugarteigaran igerilekuetarako zerbitzuak handitzeko helburuarekin jarriko dira indarrean aldaketa hauek. Hemen duzue informazio osoa.
Ordutegiari dagokionez, goizeko 07:30etik 08:30era ez da zerbitzurik izango. Urbanue goizeko 08:30ean hasiko da martxan Ipintzatik, ohiko ibilbidearekin. Arratsaldean, berriz, 15:30ean hasiko da zerbitzua, Ipintzan, eta 15:45ean iritsiko da igerilekuetara. Bestalde, liburutegiko geltokitik 16:00etan abiatuko da Urbanue, Ugarteigaranera 16:20an iristeko. 16:30 etik bukatu arte, ohiko ordutegia mantenduko da.
Ibilbideari dagokionez, hauek dira aldaketak:

- 2. Biran, Klara Doneako geltokia kenduko da.
- 3. Biran, Insausti parkeko geltokia kenduko da, eta San Martin kaletik -Altzibartxo aldera luzatuko da zerbitzua.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut