Berriak Global Training Bekak eskatzeko epea zabalik

Global Training Bekak eskatzeko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

global training Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere 60 Beka Global Training eskainiko dituela jakinarazten du Azkoitiko eta Azpeitiko Berrikuntza eta Garapen Agentziak, Iraurgi Berritzenek. 

Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.

Bekei eta proiektuei buruzko inormazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/

Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:

• CVa ingelesez
• Motibazio gutuna.
• Argazkia karnet tamainan.
• Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde).
• Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde).
• Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da).
• Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.

Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Alazne Larrañaga) 943 85 11 00 telefonoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut