Berriak Lidl supermerkatu kateak bereganatu ditu Urrategi bideko lursailak bere aktibitatea lekualdatzeko

Lidl supermerkatu kateak bereganatu ditu Urrategi bideko lursailak bere aktibitatea lekualdatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

lidl-zubizarreta2 Schwarz talde alemaniarraren Lidl supermerkatu kateak erosi ditu Urrategi bideko (32 sektorea) bi lursailak Azkoitian duen aktibitata tokiz aldatzeko asmoz, enpresa zabalkunde prozesuan murgilduta baitago. Udalak esleipenerako oinarri gisa 759.521,46 euroko prezioa gehi BEZa ezarri zuen eta modu esanguratsuan gainditu du kateak aipatu kopurua. Lidl-en asmoa da egungo negozioa tokiz aldatzea Zabale baserriaren eta Gurutze Gorriaren artean dauden lurretara eta ez bigarren establezimendu bat zabaltzea bertan.
Bestetik, Lidl-ek Azkoitian egingo duen inbertsioa ez da lursailen erosketara mugatzen. Kontratazioaren arabera, esleipendunari dagokio urbanizazio publikoaren kostuak bere gain hartzea, alegia, 1.672.804,64 euro (BEZa barne). Udalaren ardura izango da obrak esleitzea baina supermerkatu kateak ordainduko ditu. Halaber, eraikina eraiki eta ingurua urbanizatu beharko ditu. Lidl-eko zuzendaritzako hainbat kargu Javier Zubizarreta alkatearekin egon dira teknikariekin bilera egin eta azken xehetasunak ixten joan aurretik. Lidl-eko Higiezinen Gerente Carlos Vallejok, Hedapen buru Juan Luis Gueretak eta Ipar Ordezkaritzako Zuzendari Juan Sanromák adierazi dutenez, lekualdatzeak lanpostu berriak sortuko ditu. "Oraintxe bertan 11 lagun egongo dira eta establezimenduberrian 19 edo 20 bat beharko ditugu". Deskontuen estrategiarekin jarraituko dutela gaineratu dute prezioetan lidergotza ez galtzeko.
Lurrek beste zenbait enpresen interesa ere piztu duten arren, azkenean bi izan dira lehiaketa prozesura aurkeztu direnak. Santanderko higiezinen enpresa bat eta Lidl Supermercados, S.A.U.
Birsorkuntza urbanistiko bikoitza
Esku-hartzeak bi zonalderen birsorkuntza urbanistikoa ahalbidetuko du. Batetik, Urrategi bideko gunearena eta bestetik, Intsausti industrialdearen eremuarena. Azken hau, hutsik geratuko da etorkizunean gauzatu daitekeen proiektu urbanistikoa garatzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut