Berriak Maiatzaren 30eko ohiko bilkurarako gai zerrenda

Maiatzaren 30eko ohiko bilkurarako gai zerrenda

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Maiatzaren 30ean egingo den ohiko bilkurarako gai zerrenda:

1.- Maria Jose Arregi andrearen zinegotzi kargu-hartzea.

2.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

3.- Azkoitiko Hirigune Historikoa arautzen duen Plan Bereziaren 2. Aldaketaren behin betiko onespena.

4.- Azkoitiko 32. sektoreko –Urrategibidea- B1 eta B2 lursailak besterentzea xede duen kontratuaren esleipenaren onespena.

5.- 2016 urterako konpromiso kredituaren onespena.

6.- Azkoitiko udalak udalerri honetan alokairua sustatzeko laguntzak izapidetzeko Azkoitia Lantzen S.A.ren aldeko kudeaketa agindua onartzea.

7.- Azkoitiko udalerrian euskara sustatzeko jarduerei diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketaren hasierako onespena.

8.- 2017 urtean lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko jai-egunak zehaztea.

9.- PSE-EE udal taldeak aurkeztutako mozioa, etxebizitza duin eta egokia legez okupatzeko aukera izateko eskubide subjektiboari eta etxebizitzarako prestazio ekonomiko berriari buruzko arauzko garapenari lotuta.

10.- EH Bildu udal taldeak 1766ko Matxinadaren inguruan aurkeztutako mozioa.

11.- EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek diru sarrerak bermatzeko laguntzaren inguruan aurkeztutako mozioak.

12.- 2016ko ekainaren 26ko hauteskunde orokorretako mahaikideen zozketa.

13.- Azkoitiko Udala, Zubiaurre-Elkargune Institutua eta San Jose Egoitza Fundazioaren 2015eko likidazioen berri ematea.

14.- Behin betiko onespenen berri ematea.

15.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

16.- Galde-erreguak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut