Berriak Udalak bilerara deitu ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunak obren inguruko informazioa emateko

Udalak bilerara deitu ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunak obren inguruko informazioa emateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaleko Hirigintza sailak bilerara deitu ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunak aurki hasiko diren obrei buruzko informazio zuzena emateko xedez. Lanak kaleko 9 eta 23 zenbakien artean exekutatuko dira, Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek itxitako akordioa tarteko.
Bilera datorren maiatzaren 31n izango da Elkarguneako "Zeharkako plaza" gelan, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Deialdia Inazio Iriarte kaletik hasi eta Txakur zulo parera bitartean bizi diren bizilagunei zuzendua dago.
Inazio Iriarteko lanek 164.000 euroko aurrekontua dute eta Urbycolan enpresari esleitu zaizkio. Ekaineko lehenengo egunetan hasiko dira obrak.
Esku-hartzeak hondakin-uren eta euri-uren sareak banatzea ahalbidetuko du. Halaber, matxurak murriztea lortuko da, ur galerak eta filtrazioak saihestearekin batera. 700 metro hoditeria berrituko dira. Inazio Iriarteko asfaltoa ere konponduko da.

Gipuzkoako Urak arduratuko da obren zuzendaritzaz, lizitazio eta esleipen prozesuekin egin duen moduan Udalarekin lorturiko hitzarmenean oinarrituta. Izan ere, Gipuzkoako Urak-ek hamar urtetan 1.291.980 euroko (BEZa barne) inbertsio konpromisoa du Azkoitian.


San Martingo bizilagunekin aurrerago izango da bilera
Udalaren eta Gipuzkoako Urak-en arteko akordioak San Martin auzoko lanak ere jasotzen ditu, alegia, Ricardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetakoak. Gipuzkoako Urak-ek egiten dituen lanekin batera, bertako espaloiak ere konponduko dira.
Udalaren aurreikusita du aurrerago beste bilera bat egitea San Martingo bizilagunekin lanei buruzko xehetasun guztiak helarazteko.
Kasu honetan obrak Egurki enpresari esleitu zaizkio. Aurrekontua 124.000 eurokoa da.
Kontratu bien finantziazioaz Udala eta Gipuzkoako Urak arduratuko dira.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut