Berriak Udalak hainbat baserri bidetako zorua eta harri-lubetak konponduko ditu

Udalak hainbat baserri bidetako zorua eta harri-lubetak konponduko ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

baserri bideak Udala "premiazkotzat" jotako hainbat lani ekitera doa, otsailean eta martxoan botatako euri jasek baserri bideetan eragindako kalteak konpontzeko.
Lizitazioaren prezioa 224.802,77 eurokoa da (BEZa barne) eta aurreikusita dago hilabeteren buruan obrak hastea, esleipen prozesua amaitzear baitago.Behin obrak hasita, lanen exekuzio epea lau hilabetekoa izango da.
Esku-hartze nagusiak izango dira lurrei eusteko harri-lubetak konpontzea edo, hala behar izanez gero, berriak eraikitzea, eta uren kanalizazioa egokitzea. Halaber, hondatutako guneetan zorua konponduko da. Lanak ondorengo baserrietara eramaten duten bideetan egingo dira: Erribera, Olaran, Benta-Zahar, Lapatza, Izueta, Montte, Etxebeltz eta Ubieta Goikoa.
Udalaren eskumenean dauden baserri-bideek ehun bat kilometro batzen dituzte. Esku-hartze hauek, ordea, lehenetsi beharrekoak dira kalteak minimizatzeko eta horregatik gauzatuko dira lehenbailehen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut